Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ezetz ni harrapatu!

Idazlea: Mandy Archer

Ilustratzailea: Lucy Barnard

Itzultzailea: Rosetta T.Z.

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2023

Orri kopurua: 10

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Azal gogorreko liburua da, ezustekoak ezkutatzen dituzten azal-hegal mordoxka dituena. Gaua, iluntasuna edo bakardadea bezalako gaiez baliatzen da kontakizuna garatzeko.

Liburuak 43 azal-hegal zabalgarri ditu, haien atzean agertzen diren animaliatxoei mugimendua ematen dietenak eta jolastera gonbidatzen dutenak. Kontakizunaren tonua alaia eta jostaria da. Testuak errima du baita errepikatzen den “ezetz harrapatu!” formula ere, kontakizunari erritmo arina emanez.

Azeri helduak ehizan aritzen diren bezala, gure protagonista iluntzean bere gordelekutik ateratzen da, baina jolastera. Azerikumeak ipuinaren lau eszenak zeharkatuko ditu animalia ezberdinetatik ihes eginez. Katua, hontza eta saguzarrak haren atzetik joaten dira, liburuan zehar banatzen diren beste animalia txiki askoren begiradapean. Azkenik, azeritxoa kale ilun batera iristen da, non ate beldurgarri samar baten aurrean geratzen den, zalantzan. Baina haren atzean ez du arriskurik aurkitzen, baizik eta bere ama leuna, lotara gonbidatzen.

Kolore ilun baina gozoak erabiltzen ditu ilustratzaileak. Ilustrazioek bi orri hartzen dituzte. Eta bi orriko bakoitzean lauzpabost azal hegal ditugu. Batzuetan hegal-azalak altxatzerakoan mugimenduak sortuko ditugu, animaliak lekuz aldatuko dira eta abar. Irudiak xehetasun handiz eginak daude.


Ezetz ni harrapatu!