Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ezetz asmatu zer jaten dudan!

Idazlea: Katerina Gorelik

Ilustratzailea: Katerina Gorelik

Itzultzailea: Imanol Salegi Urbieta

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2023

Orri kopurua: 24

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Jakintza liburua, zortzi animaliaren elikadurari buruzko informazioa jasotzen da bertan. Jolaserako gonbita egiten du menu eta jakien aurkezpenarekin.

Babes orrietatik hasten da liburua informazioa ematen testu eta marrazkiekin. Hasierakoetan, jolastu eta asmatu zenbat dakizun testua dietan aipatuko diren azpi-izenburuen definizioekin osatuta azaltzen dira. Bukaerakoetan bakoitzaren jaki gustukoenak birgogoratzeko marrazkitxoak daude. Bietan agertzen dira liburuan aztertuko diren zortzi animaliak: satorra, azkonarra, sagua, saguzarra, untxia, hartza, azeria eta hontza.

Animalia bakoitzari bi orrialde eskaintzen dizkio liburuak, bakoitzean azal hegalak ditu. Eskuineko aldean izena eta animaliari buruzko informazio apur bat daude ikusgai lehen begiradan; azal hegala jasota ikus dezakegu animaliaren dieta (orojale, belarjale, intsektujale, haragijale azpi-izenburuarekin) eta menua (eguneko platera). Dieta eta menua definitzeko ikonoak edo marrazkiak eta hitzak erabiltzen ditu.

Ezkerrekoan berriz animaliaren marrazkia dago hasierako irakurketan, ondoren azal hegal bat eta bi altxatuta, marrazki etiketatu bitartez beste jaki batzuk aurkezten dira. Animalia guztiak jantzita daude eta azal bakoitza altxatzean arropa eranztea bezala da.

Ilustrazioek kolore apalak eta forma borobilduak dituzte. Eskuinaldeko orrialdea kolorez janzten da eta ezkerra hondo zuriaren gainean planteatuta dago. Eskuinaldean dagoen azal-hegalak liburu zahar itxura hartzen du eta bertan kokatzen da testu gehiena. Ezkerraldean animalia azaltzen da handi eta bere arropak zabaltzean ikusiko ditugu hainbat jaki marrazki txikiagotan.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Ezetz asmatu zer jaten dudan!