Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ez egin irribarrerik marrazo bati!

Idazlea: Harriet Evans

Ilustratzailea: Michael Slack

Itzultzailea: Bakun S.L.

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2023

Orri kopurua: 12

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Txikientzako egindako pop-up liburu honek itsasoan aurki ditzakegun izaki arriskutsuez hitz egiten du. Gu izutzerik nahi ez badugu, salbu egoteko, hobe beraiekin modu atseginean portatzea.

Testu errimatua dauka eta erabilitako formula honako hau da: “ez egin hau animalia honi, bestela beste hori gertatuko zaizu”. Modu honetan, bost animalia bost pop-upetan aurkezten dira: baleari zirika egiten badiozu, ura botatzen du bizkarretik ezustean eta jarriko zaitu dantzan airean; ez inoiz karramarro bati lapurtu, bestela egurtu egingo zaitu, eta atximur egingo dizu, txiki-txiki egin arte; ez eman olagarro bati sustorik, hankaz gora jarri eta garroak korapilatuko zaizkio bestela; pailazo arrainekin txantxa gutxi, barregarri utziko zaituzte eta; eta azkenik, ez egin irribarrerik marrazo bati, oso-osorik irentsiko zaitu eta.

Irudiak oso koloretsuak dira eta pop-upek dinamismo handia ematen diete, animalien gorputz atalak mugituz, zein izakiak batetik bestera desplazatuz.

Tipografiari dagokionez, testuko hitz batzuk tamaina handiagoan eta letra lodiz daude. Onomatopeiak ere letra handiz irudikatu dira (Plast!, Klask!, Buuu!, Kar-kar! Krask.krask!).


Ez egin irribarrerik marrazo bati!