Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ez duzu sinetsiko

Idazlea: Aintzane Usandizaga

Ilustratzailea: Asier Iturralde Gonzalez de Alaiza GASTON

Argitaletxea: Txalaparta

Urtea: 2024

Bilduma: Axuri beltza

Orri kopurua: 86

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Misterio eta fantasia ukitua dituen eleberria da hau. Gai nagusia adiskidetasuna da, eta aniztasunaz hitz egiten digu zeharka; hain zuzen ere, eleberrian agertzen den pertsonaia bakoitzaren berezitasunak muturrera eramaten ditu, irudimenezko dimentsio bat gehituz.

Tamaina nahiko txikiko liburua da, 10 bat ilustrazio dituena tartekaturik: batzuk orrialde bikoitzetakoak, beste batzuk txikiagoak. Ilustrazioak trazu beltz finez eginda daude, fondo zuriaren gainean eta tonu gorriez koloreztaturik. Azalean, protagonista misteriozko liburu bat irakurtzen ageri da sofan, eta Samira, lagun berria, belarrira suspensezko istorio bat kontatzen ari zaio.

Narratzailea hirugarren pertsonan ari da, eta Jonen pentsamenduak eta emozioak deskribatzen ditu, gehien bat. 6 kapituluz osatutako eleberria da (0tik 5era), eta 1.kapitulutik 5.era, kapitulu bakoitzean Samirak misteriozko istorio bat kontatuko dio Joni bere eskolako lagunen ingurukoa. Pisu berezia duten bi termino -“estrategia” eta “teoria”-, istorioetan zehar beltzez azpimarratuta ageri zaizkigu.


Ez duzu sinetsiko