Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Etxean

Idazlea: Caroline Fabre

Ilustratzailea: Caroline Fabre (argazkiak)

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2023

Bilduma: Lehen argazkidun liburuak

Orri kopurua: 24

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Argazki-album honetan irakurlearen begiradak berearen antzekoa izan daitekeen etxe edo etxebizitza bat zeharkatzen du. Argazkigintzak eskaintzen duen errealismoa baliatuz, irudi bakoitzean irakurleari objektu ezagunak eta ezagutzeke dituenak eskaintzen zaizkio, bitartekariaren laguntzaz horiek guztiak (ber)izendatzeko eta (ber)ezagutzeko.

Ibilbidea honela da: jangela, sukaldea, lorategia, egongela, komuna, gurasoen logela eta haurraren logela.

Argazkietan tarteka haurrak ere azaltzen dira, ez beti berak, aurreikusi zitekeen etxe bera/familia bera sekuentzia hautsiz.

Irudi bakoitzaren oinean testu labur bat gehitu zaio. Testua zuzenean irakurleari zuzentzen zaio gela horietan gerta daitekeena iradokiz eta galderak eginez, irudian ikusten dena eta norberaren bizipenak lotuz eta argazki/testu/bitartekari/irakurlearen arteko elkarrizketa sustatuz.


Etxean