Izenburua: Etxe handia eta etxe txikia
Idazlea: Yoshi Ueno
Ilustratzailea: Emiko Fujishima
Itzultzailea: Bakun S.L.
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2023
Orri kopurua: 48
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Album ilustratu honek alegiazko kutsua du, eta zenbait istorio klasiko gogorarazten dizkigu.
Adiskidetasuna, lagun hurkoa laguntzea eta elkarbizitza dira gai nagusiak.
Etxe handi batean hartz handia bizi da eta basoaren beste aldean, etxe txiki batean, sagu txikia bizi da. Elkarrengandik gertu bizi diren arren ez dute orain arte elkar ezagutzen, eta bakarrik sentitzen dira. Hori da behin eta berriz adierazten dutena. Halako batean, ordea, hartza handiaren etxe ondoan egiten dute topo eta...
Testu sinpleak eta ilustrazioen kolore pastelek tonu goxo eta atsegina sortzen dute. Elkar ezagutzen duten arte, ezker eskuin orrialde bakoitzak hartzaren eta saguaren aurkezpena eta deskribapena egiten dute, bakoitza orrialde banatan, paralelismo eta errepikapenaren bidez, bien antzekotasunak indartuz. Ilustrazioak eta testuak elkarren osagarri dira.
Albumeko babes orriek istorioaren abiapuntua eta amaiera erakusten dute.