Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Eta... Marierrauskinen oinek usain txarra ukan balute

Idazlea: Mélanie Devin

Ilustratzailea: Élise Devin

Itzultzailea: Antton Harignordoquy

Argitaletxea: Les Éditions Waouche

Urtea: 2024

Orri kopurua: 16

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Mari Errauskin ipuin klasikoaren moldaketa. Tonu alaia eta barregarria du.

Mari Errauskinek sekulako usaina du oinetan. Dantzaldira joan zenean printzea arrunt maitemindu zen, baina pentsaezina zen printzesak gazta usaina ukan zezan. Saiatu ziren usainaren kontra, baina debalde. Etxetik betiko joatea erabaki zuen, egoera jasanezina baitzen. Lana eta lo lekua behar zituenez, inguruko etxaldeetako ateak jo zituen, galdezka. Aldi oro, ezezkoak jaso zituen. Laborari bakarra gelditzen zitzaion, Haritza. Haritzak laguntzailea behar zuen, ahuntzen eta gasnen usaina oso gogorra zenez, inor ez baitzen beregana joaten. Etxaldeko lan guziak ikasi zituen eta ongi konpontzen ziren Haritza eta biak. Maitemindu, ezkondu eta Lili izeneko neskatxa zoragarria sortu zuten.

Ilustrazioak eskuineko orrialdean daude liburu osoan zehar, ezkerrekoan testua dago. Ilustrazio koloretsuak dira, testua akonpainatzen dute ezer berezirik gehitu gabe.


Eta... Marierrauskinen oinek usain txarra ukan balute