Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Esmeralda eta Ozeanoko Jaia

Idazlea: Harriet Muncaster

Ilustratzailea: Harriet Muncaster

Itzultzailea: Mari Eli Ituarte Zarragoikoetxea

Argitaletxea: Mezulari

Urtea: 2023

Bilduma: Esmeralda, 1

Orri kopurua: 128

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Isadora Moon unibertsotik datorkigun Esmeralda sirenaren ipuin ilustratua dugu eskuartean, bilduma berria izango denaren lehena.

Ipuinak hainbat gai ukitzen ditu, laguntasuna, ozeanoa, familia...eta batez ere norbera izatearen garrantzia, fantasiazko tonu arin batean.

Esmeraldaren ama ozeanoko erregearekin ezkondu da eta honek, orain, Esmeraldak printzesa izaten ikasi behar duela esan nahi du. Ozeanoko jaiaren eguna heltzear dago eta erregearen familiak Ostra hirian errege-karrozan desfilatzeko ohitura du. Horretarako koroa dotoreak jantzi beharko dituzte Maskor erregeak, erreginak, Delfina ahizpak eta Esmeraldak. Esmeraldari ordea, ez zaizkio koroak gustatzen, ez du bere burua halakorik janzten ikusten, nahiago luke lagunekin desfilea ikusi, izozkiak jan eta jaiaz gozatu. Lagun baten laguntzaz bere nortasunarekin bat egiten duen koroa diseinatzen du, jantzi eta desfilean parte hartzen du. Gainera erregearen familiak ere, Esmeraldaren lagunekin batera, jaiaz gozatzeko aukera du, behin errege lanak bukatuta. Ilustrazioak tintaz eta ur margoz egin dira. Kasu honetan hiru koloretan soilik: beltza, grisa eta berdea. Ur azpiko mundu fantastikoa irudikatzen dute eta testua laguntzen dute, batzuetan irudi txikiekin eta, besteetan, orrialde osoak hartuz.


Esmeralda eta Ozeanoko Jaia