Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Errekan behera

Idazlea: Pepe Maestro

Ilustratzailea: Mercč López

Itzultzailea: Patxi Zubizarreta

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2023

Bilduma: Bioletaren Sekretutegia, 1

Orri kopurua: 48

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Liburuak Bioleta izeneko zortzi urteko neskatxaren abentura bat kontatzen du, oso modu goxo eta poetikoan.

Bioleta uda pasatzera amonaren etxera joaten denean, bizirik sentitzen da, libre, ez zaio leku hoberik okurritzen egoteko. Amonak ere, bera den bezalakoa izaten uzten dio. Barrabas txakur erraldoia du abentura lagun.

Egun batean, basoan itzuli bat egitera irten eta berak eraikitako baltsa batean erreka jaisten ari zela, koartza bat pasa zen bere gainetik, hegan. Handik gutxira, ehiztari baten botaren oinatza ikusi zuen lokatzetan, eta beldurtuta, amonaren esanak gogoratuta, ezkutatu egin zen. Ehiztariak ikusiko zuela uste zuenean, koartza bere ondora joan eta bere hegalaren azpian ezkutatu zuen, horrela, basoko koloreekin nahastuta, ehiztariak ikusi ez zitzan. Halako batean, ehiztariaren oihuak entzun zituen, errekara erorita zegoen, Barrabas txakurrak bultzatuta. Horrela itzuli zen etxera Bioleta, koartzak eta Barrabas txakurrak lagunduta, ehiztariaren arriskutik salbu.

Pastel koloreko irudi alaiak testuan tartekatuta doaz, gehienetan fondo zurian, eta honek indarra ematen die ilustrazioei. Liburuaren amaieran, koartza animaliaren informazioa dator, nolakoa den eta nola bizi den, eta baita liburuan azaltzen diren animalien oinatzak ere.


Prentsako aipamenak:

Xabier Etxanizen kritika Argian


Errekan behera