Izenburua: Erbia eta Dortoka: bigarren aukera
Idazlea: David Pintor
Ilustratzailea: David Pintor
Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni
Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka
Urtea: 2023
Orri kopurua: 40
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Narrazio generoaren barruan sailkatzen dugun album ilustratua da. Esoporen alegi klasikoaren (geroztik askotan berridatzia, La Fontainek edo Samaniegok, adibidez) bertsio transgesorea. Erbia eta Dortokaren alegia oinarri harturik, istorio berri bat osatzen du autoreak, tonu alaia, dibertigarria eta umoretsua erabiliz.
Argudioari dagokionean, istorio klasikoa abiapuntu harturik, Erbia eta Dortoka elkarren artean lehiatzen dira azkarrena nor den jakiteko. Erbia, Dortokak azpijokoez baliatuz irabazi duela ikustean, harriturik gelditzen da, bere harropuzkerian irabazi egingo zuela pentsatzen baitzuen. Ondorioz, Erbiak froga berriz errepikatzeko eskatzen dio Dortokari. Baina Dortokak ezusteko estrategia berriak ditu lasterketa irabazteko.
Ilustrazioei begira, kontakizunari egiten dioten ekarpena guztiz garrantzizkoa da. Istorioaren kontaketaren parte dira; izan ere, istorioan aurkitzen den testu guztia bi protagonisten arteko elkarrizketara mugatzen da eta esaldi motzak nagusi dira. Kolore biziak erabiltzen dira eta gehienetan ez dugu zuriunerik aurkituko. Irudiei esker, umore tonua azpimarratu egiten da, aurpegiko keinuek garrantzia handia dutelarik. Gainera, babes orrietan ere ilustrazioak agertzen dira, kontakizuna indartzen dute eta istorioaren umorea garbi adierazten du.
Imanol Merceroren kritika Berrian