Izenburua: Eder eta gaueko erraldoiak
Idazlea: Kitti O'Meara
Ilustratzailea: Anna Pirolli
Itzultzailea: Imanol Salegi Urbieta
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2023
Orri kopurua: 48
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Fantasiaz beteriko album ilustratua da. Ilustrazio handi ikusgarriekin eta gidoi bihotz guri batekin egina dago, irakurlearen fantasia eragiteko eta autoestimu falta duten pertsonei bultzadatxoa emateko.
Ederrek eskolan mundu bere ustez eder bat irudikatzen duen marrazki bat egiten du, baina ikaskideek iseka egiten diote eta etxera triste samar joan da. Gauean, lokartu ezinda dagoelarik, hiru erraldoi agertzen zaizkio, mundua osatzeko laguntza eske. Eta, ederrek marrazketarako dituen dohainak probestuz, mundua eraldatzen dute denen artean.
Irudiek testuak adierazten duena azaltzen dute. Kasu honetan aberastuz. Ez baita erraza hitzez esaten dena irudien laguntzarik gabe irudikatzea. Oro har, ondo lotuta dago testuak esaten duena marrazkiek irudikatzen dutenarekin.
Bi orriak hartzen dituzten eta xehetasun handiz egindako ilustrazioak daude. Paleta zabala erabili da. Koloretako arkatzen eta urmargoen testurak agertzen dira. Perspektibarekin jokatzen da, batzuetan erraldoien ikuspuntua emateko, eta besteetan Ederrena. Irudiak ingeradarik gabe eginak daude.
Aurreko azalean testura metaliko zilarkara duten marrazkiak daude.