Izenburua: Dentista deabrua
Idazlea: David Walliams
Ilustratzailea: Tony Ross
Itzultzailea: Andoni Sagarna
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2023
Orri kopurua: 443
Adina: 12tik gora
Laburpena:
Liburu honen protagonista Alfie da, hamabi urteko mutila. Sei urte zituenean okerreko hagina atera ziotenetik, ez da berriro dentistarengana joan, eta hortz guztiak marroiak eta horiak ditu. Alfie gurpil aulki batean dagoen eta lanik ez duen aitarekin bizi da, etxe xume batean. Haien egoera ekonomikoa ez da ona, horregatik, Winniek, gizarte-laguntzaileak, bisitatzen ditu.
Egun batean, dentista berri bat iristen da herrira. Haren aurkezpena eskolan bertan egiten da, eta printzipioz oso atsegina dela dirudi. Alfiek ez ditu dentistak gustuko, dena den, honi susmo txarra hartzen dio, oparitu dien pasta suntsitzailea dela konturatzen denean. Gainera, umeen burkoen azpian gauza nazkagarriak agertzen hasten dira, eta horren atzean egon daitekeela iruditzen zaio.
Alfiek dentistarengandik aldendu nahi du, baina aldi berean haren benetako izaera agerian utzi. Gabz, bere lagun mina; Winnie, gizarte-laguntzailea; aita; eta, Raj, periodiko saltzailea bidelagun izango ditu dentistaren benetako asmoak zein diren azaleratzeko eta eta hura garaitzeko. Dena den, tartean ezustekoak izateaz gain, galerak ere izango ditu.