Izenburua: Dardarak
Idazlea: Joana Aurrekoetxea eta Karmele Mitxelena
Ilustratzailea: Irene Irureta
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2024
Orri kopurua: 38
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Album ilustratua da, soziala. Bi emakume edadeturen maitasun istorioa kontatzen digu, tonu poetikoan.
1503ko gertakizun historiko batetik abiatuta, bi emakume lesbiana adinduen gaur egungo harremana irudikatzen da. Hasieran dardara eta beldurrek iradokitzen duten gertakizuna gauzatzen da: etxegabetzea. Eta guzti honen azpian, Katalinaren gaixotasuna eta elkarren zainketa ere azaltzen dira.
Testuan esaten ez diren hainbat informazio irudien bitartez iristen zaizkigu: gertakizunerako prest daudela eta ez dela sorpresa, testuko argi urdin eta gorriak polizia direla. Era berean, etxegabetzea ez da testuan aipatzen baina bai irudietan, aterpetxea ere ez da aipatzen.
Liburuaren sorrerari buruzko informazio gehigarria hemen : https://oarsoaldea.hitza.eus/2024/05/03/ku-ku-eguna-2024-oiartzun-maritxu-katalina/