Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Camus gaztearen eskutitzak

Idazlea: Galder Reguera

Itzultzailea: Izaskun Gracia Quintana

Argitaletxea: Giltza

Urtea: 2023

Orri kopurua: 146

Adina: 14tik gora


Laburpena:

Eleberri sozial baten aurrean gaude, pandemia garaiko konfinamenduko maitasun istorio bat duena gaitzat. Ukitu errealista du istorioak, 2020an eman zen konfinamenduko egoera eta bizipen batzuk deskribatzen dituelako, izan ziren bezala, datu eta guzti. Bestetik, erromantikoa ere bada, institutuko gazte batek bere gelakide bati idazten dizkion eskutitzak direlako hari nagusi.

Hainbat kapituluz osatutako eleberria da, lehenak izan ezik guztiek dutelarik “A. Maitea” hasiera bezala. Gaztearen aitaren ospitalizazioaren gaiarekin abiatzen da lehen kapitulua, eta pandemiaren gaian zuzenki murgiltzen gaitu: testuingurua, konfinamendua, gaixotasuna, eta abar. Lehenengo kapitulutik aurkezten zaigu “A.”, gazteak hainbat balkoi haratago ikusten duen bere gelako neska, zeinarekin maiteminduta dagoena. Berari zuzendutako eskutitzen bitartez jabetzen doa irakurlea protagonistaren sentimendu eta pentsamenduez, udaberritik udara arte irauten duen itxialdian.

Ilustraziorik gabeko liburu bat da, azalean salbu, gaztearen ilustrazio bat dagoelarik ordenagailuz egina, tonu berde eta zurietan. Trazu beltz finez egina dago eskutitzak eskuz idazten ari den gaztea, pentsakor agertzen zaiguna. Narratzailea ere gaztea bera da, hortaz, liburu osoa lehenengo pertsonan idatzia dago eta gaztearen pentsamendu eta informazioak gidatuko gaitu istorioan aurrera.


Camus gaztearen eskutitzak