Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Burutik behatzetara

Idazlea: Eric Carle

Ilustratzailea: Eric Carle

Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2023

Bilduma: Amets egiteko liburuak

Orri kopurua: 28

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Kartoi gogorreko liburu txikia. Nozioak ikasteko liburua. Animaliak, gorputz atalak eta bide batez hauek egin ditzaketen mugimenduak. Tonua jolastia.

Ilustrazioek bi orriak hartzen dituzte. Kolore bizi eta dirdiratsuz eginak daude. Collage teknika erabilita eginak daude, Eric Carlek hori baitu bere lana egiteko modua.

Ezker aldean animalia bat dago eta eskuinean pertsona bat. Eta jolastera gonbidatzen gaituzte. Ezker aldean dagoen animaliak zer animalia mota den esaten digu eta bere gorputzarekin egin dezakeen mugimendu bat adierazten digu. Adibidez pinguinoak burua jiratzen du, jirafak lepoa okertzen du eta bere parean dagoen pertsonak, berak ere hori egin dezakeela erantzuten dio, haurra ere mugimendua imitatzera gonbidatuz.


Burutik behatzetara