Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Burbuila miragarria

Idazlea: Caroline Erard, Nadége Pétrel

Ilustratzailea: Amélie Laffaiteur

Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2023

Orri kopurua: 28

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Ipuin ilustratu honetan, tonu didaktikoan, ikasteko modu asko daudela irakatsi nahi zaie umeei, ahalegina balioan jarriz.

Ilargi eskolan idazten ikasten ari da, eta idazketa-fitxa ondo egiten saiatu den arren, andereñoak aurpegi tristearen zigilua jarri dio, lana hain ondo ez dagoela adieraziz. Triste edo haserre dagoenean egin ohi duen bezala, Ilargi lorategira irten da, lasaitu nahian. Han Hontz jakintsuak natura behatuz, handiagoak imitatuz eta euren kabuz ikasten dutela esan dio.

Azken bi orrialdeetan autorea gurasoei zuzentzen zaie euren seme-alabei porrotak gainditzen laguntzeko hainbat aholku emanez.

Tonu pastelean eta trazu xamurrean egindako ilustrazioek kontakizunari laguntzen diote. Gehienetan testua ezkerrean azaltzen da eta eskuineko orrialdean ilustrazioa, baina badira ere ilustrazioa eta testua konbinatzen duten orrialde batzuk.


Burbuila miragarria