Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Brunaren abestia

Idazlea: Txema Pinedo

Ilustratzailea: Paul Caballero Barturen

Itzultzailea: Antton Olano

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2023

Orri kopurua: 28

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honek alzheimerra hartzen du kontagai.

Bruna elefantea da ipuineko protagonista. Bere eskolako lehen egunean, lagun berriak egin ditu, eta hauen aurkezpena egiten du, hasieran. Aitonari lagun berrien izenak esan nahi dizkio, inorekin ahaztu gabe, eta amaren ideia jarraituz, abesti batean sartzen ditu izenak, errazago gogoratzeko.

Aitonari abesten dio, baina honek ez du erantzuten. Brunaren amak, aitonak duen alzheimerraren gaixotasuna azaltzen dio, oroitzapenen eta maitasunez betetako kaxen irudimenezko konparaketa batekin.

Bukaeran, Brunak beste abesti bat osatzen du aitonarentzat, ez dezan ahaztu, hark eta amak, asko maite dutela.

Ilustrazio digitalek narrazio nagusia osatzen duten informazioa gehitzen dute.


Brunaren abestia