Izenburua: Bisita
Idazlea: Núria Figueras
Ilustratzailea: Anna Font
Itzultzailea: Joxe Irazu
Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka
Urtea: 2023
Bilduma: Amets egiteko liburuak
Orri kopurua: 32
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Album ilustratu hau isiltasunaren gorazarrea da. Barne mundua, lasaitasuna eta bakardadea balioesten dituen liburua.
Azeri amak atea inori ez irekitzeko agindu ondoren, bakarrik uzten du azerikumea. Handik gutxira norbaitek atea jotzen du. Isiltasuna da, eta azeritxoak barrura sartzen uzten dio. Hasiera batean ikaratu egiten da Axelko baina, isiltasunak zoko guztiak bete ahala, atseginak ordezkatzen du izua.
Biek elkarrekin meriendatu eta dantzatzen dute, giroa bakez betetzen da, hainbeste bete ere, ezen azerikumeak bere pentsamenduen soinua entzutea lortzen baitu. Benetan gustatu zaio azerikumeari bisita! Isiltasunak alde egin eta ama itzultzean gure protagonistak lagun berri bat egin duela esaten dio amari.
Orrialde bikoitz koloretsuetan aurrera eginez, protagonistak isiltasunarekin egiten duen “harremana” ikusten joango da irakurlea, batzuetan testu laburrez lagundurik eta besteetan irudi soilen bitartez.
Azerien gordeleku barruan kokatzen da istorioaren zatirik nagusiena eta kolore horiak du protagonismoa bertan. Horiaren gainean, kontraste handian azerikume gorrixka eta isiltasun gardena. Kolore gutxi hauek isiltasunaren ideia azpimarratzen dute eta, inguruko basoa, aldiz, kolore biziz irudikatzen da, kanpoan dagoen zalaparta adierazteko-edo.
*Album irudidunentzako Nazioarteko XVI Compostela Saria 2023