Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Bira bira biraka

Idazlea: Cécile Bergame

Ilustratzailea: Magali Attiogbé

Itzultzailea: Miren Agur Meabe

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2023

Orri kopurua: 32

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Sekuentzia kateatu baten harira eraikitzen den album ilustratu honek lapikoan bukatzetik libratzen den ilar errebelde baten istorioa kontatzen du… ala ez da libratuko? Izan ere, istorioa kateatua izateaz gain zirkularra ere bai baita.

Neskatxi ilarrak garantzen ari da. Ilarrak pirika dabiltza bere hatzen artean eta ontzira jausten dira, baina ilar errebelde bat ontzira erori ez eta salbatu egiten da. Badoa bira, bira, biraka pirika eta armairuaren azpian, eskailerapean, baratzean, galsoroan, simaur piloan eta basoan ezkutatzen da, gustura jango luketen saguaren, katuaren, untxiaren, oiloaren, txerriaren eta otsoaren atzaparretatik libratuz. Azkenean zulo batera jausi, lurrak xurgatu, bere bizi zikloa berriro hasi eta Neskatxik berriro topatzen duen arte.

Sekuentzia bakoitza eszena bakar bat osatzen duten orrialde bikoitzetan antolatzen da. Ezkerraldean aldi oro egitura errepikatzen duen testu errimatu baten bidez ilarra non ezkutatzen den narratzen digu testuak, eta ilustrazioan ilarra aurkitzera jolas daiteke irakurlea. Eskuineko orrialdean, aldi oro egitura errepikatzen duen beste testu batean zein animaliak harrapatuko lukeen ilarra narratzen zaigu, eta ilustrazioan animalia horiek irudikatuta daude, tamaina handiko eta kolore biziko irudi garbien bidez.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika berrian


Bira bira biraka