Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Bikini

Idazlea: Garazi Kamio

Ilustratzailea: Alex Orbe

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2023

Bilduma: Xaguxar, 250

Orri kopurua: 68

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Bullying-ari buruzko narrazio errealista da liburu hau. Lantzen duen gaiaren gordintasuna baztertu gabe, tonu atsegin eta umore puntu batekin kontatzen da istorioa.

Leire da istorioa kontatzen duena, narratzailea, eta Leirek ematen dio izena liburuari. Hain zuzen, bullying-a jasaten duenaren laguna da, baina baita bullying-aren egile nagusiaren laguna ere, eta erdian harrapatuta sentitzen da, bikini sandwichean bezala. Leirek bullying ekintza batzuetan parte hartzen du, distantzia mantentzen saiatzen bada ere, lagun liderrari jarraitzen, beste batzuekin batera. Leirek erabaki bat hartu beharko du, egoera jasangaitza egiten zaionean, eta etxekoen laguntza jasoko du prozesu horretan.

Hamar kapitulu ditu, eta bakoitzaren izenburuan hitz batez adierazten zaigu zer gertatuko den atal horretan.

Era berean, kapitulu bakoitzean ilustrazio bat daukagu. Eta hauek kapituluan gertatuko denaren adierazgarri dira, izenburuak bezala.

Ilustrazioak adierazgarriak dira oso eta xehetasunez beteta daude. Trazu markatuz egindako aurpegi eta gorputzen bidez garbi adierazten ditu pertsonaien sentimenduak.

2023ko Mikel Zarate Haur literatura saria irabazi zuen.


Bikini