Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Bihotza alderantziz zuen barraskiloa

Idazlea: Maria Popova

Ilustratzailea: Ping Zhu

Itzultzailea: Larraitz Garmendia

Argitaletxea: A fin de Cuentos Editorial

Urtea: 2023

Orri kopurua: 38

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Istorio erreal batean oinarritutako album ilustratua da, kontzeptu zientifikoak eta filosofikoak elkarlotzen dituena. Mutazio berezi bat duen barraskilo baten istorioa kontatzen zaigu. Azalpenak eta metaforak erabiliz “hermafrodita”, “genea”, “eboluzioa”, “zoria” edota “patua” bezalako kontzeptuak argitzen saiatzen da, hizkera xehean. Finean, eboluzioan zehar emandako gertaera zorizko, berezi edo arraroen ikuspegi positibo bat proposatzen digu.

Londreseko Historia Naturaleko Museoko zientzialari erretiratu batek oskoleko kiribila ezker aldera zuen barraskilo bitxi bat topatu zuen zoriz. Harrigarria bada ere irratian egun batzuk lehenago Angus Davidson izeneko barraskiloen aditu bati eginiko elkarrizketa entzuna zuenez, barraskiloa Davidson doktorearen laborategira bidaltzea erabaki zuen.

Jeremy izenarekin bataiatu zuten barraskilo bitxiak oskolaren kiribila ez ezik barne-organoak alderantzikatuak zituen, milioi bat barraskiloetatik bakarrean gertatzen den fenomenoa. Horrek esan nahi du milioi batetik bikote bakarra topa zezakeela birsortzeko. Honen harira mundu osoko pertsonak Jeremyrentzat bikote bila hasi omen ziren, Lefty barraskilo ingelesa eta Tomeu barraskilo espainiarra topatu zituzten arte.

Ilustrazioek orrialde osoak hartzen dituzte, eta garrantzia handia dute kontakizunean, nahiz eta ez diren beharrezkoak testua ulertzeko. Koloretsuak, indartsuak eta edertasun handikoak dira; margolanen modukoak.


Bihotza alderantziz zuen barraskiloa