Izenburua: Bi gehi bi (eta nire nerabezaroko beste enigma handi batzuk)
Idazlea: José Antonio Francés González
Itzultzailea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2023
Bilduma: Ameslari, 32
Orri kopurua: 176
Adina: 14tik gora
Laburpena:
Eleberri honetan, Diegok epailearen aurrera eraman dituen ezbeharrak, erabaki okerrak eta haien ondorioak zeintzuk izan diren azaltzen dizkigu. Epailearen aginduz, gertatutakoak idatzi behar izango ditu eta gerora hari aurkeztu. Sekuentzia kronologikoan azalduko dizkigu azken hilabeteetan gertatutakoak eta bere hausnarketak.
Diego, Irene gelakidearekin dago maiteminduta eta Roberto izeneko ikaskidea gelara iristen denean, mundua hankaz gora jartzen zaio. Roberto klasera iritsi orduko, Diego atzeko mahaietara eramaten dute eta hori ez du batere gustuko. Lehen Irene ondoan zuen eta orain, berriz, ez. Horrek amorrua sorraraziko dio Robertorekiko. Era berean, Roberto mutil atsegina izan arren, aberatsa da eta horrek ere ezinikusia eragiten dio Diegori. Irene urruntzen ari dela sentitzen du eta hori ekiditeko, hainbat gauza egiten ditu. Batetik, maitasun olerki bat idazten dio inongo eraginik ez duena, Irenek usten baitu Robertok idatzi duela eta, bestetik, matematikako irakasleak jarritako erronka irabazi behar duela erabakitzen du. Hartara, bere ustez ospea irabaziko du Ireneren begien aurrean. Matematikako erronka irabazteko, Alferez gelakideak lagunduko dio eta, bidean, daukan lagunik zintzoena bera dela jabetuko da Diego. Erronka irabazteko saiakerak oso gaizki bukatzen du, Diego atxilotuta eta epailearen aurrean amaitzen baitu.
Imanol Merceroren kritika Berrian