Izenburua: Bi etxe, maitasun bera
Idazlea: Ixabel Etxeberria
Ilustratzailea: Garbiņe Ubeda
Argitaletxea: IKAS pedagogia zerbitzua
Urtea: 2024
Orri kopurua: 14
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Gurasoen banaketen eredu positibo bat erakusten du, liburu ilustratu pedagogiko honek. Ume batentzat egoerak izan dezakeen karga kontutan izanik, tonu nahiko deskriptiboa, neutroa eta azken aldera baikorra du.
Protagonista Eba izeneko alaba da, eta gurasoen arteko harremanean zerbait aldatu dela antzematen du. Gurasoek bi etxe desberdinetan biziko direla esaten diete haurrei, eta Ebak maitasunaren gaineko gogoetak egiten ditu.
Irudiek, batzuetan, testuan dagoen tonu neutralari dramatismo pitin bat gehitzen diote pertsonaien keinu eta aurpegiera (tristeak, arduratuta, pozik eta lasai) azaltzean.