Izenburua: Beste soroa
Idazlea: Élise Devin
Ilustratzailea: Élise Devin
Itzultzailea: Antton Harignordoquy
Argitaletxea: Les Éditions Waouche
Urtea: 2023
Orri kopurua: 30
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Naturaren zaintza lantzen du ipuin honek, irakaspena bilatzen duelarik oso nabarmen.
Katalingorria lorez lore dabil landare-zorriak janez. Halako batean zelai berri batera heltzen da. Han zorriak, landareak eta loreak liluragarriak dira, baina usain txarra darie. Erleak ere badira bertan loreetan xurgatzen eta katalingorria probatzera ausartzen da. Bat-batean zorabiatzen hasten da. Zorionez, bada inguruan erle bat protagonista bizkarrean hartu eta salbatzen duena. Erlategiaren segurtasunean azaltzen dio azkenaldian soro anitzetan loreak eta fruituak pozoiturik daudela. Katalingorrik ezagutzen du gustu gozo eta eztiko lore ederrez betea den soro bat, eta hara eramaten ditu erleak. Azken orrialdean jendearen beharrik gabe oreka bilatzen dakien natura errespetatzearen aldeko hitzak irakur ditzakegu.
Ilustrazioak eskuineko orrialdean daude liburu osoan zehar, ezkerrekoan testua dago. Ilustrazio koloretsuak dira, eta testua akonpainatzen dute.