Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Behien apokalipsia

Idazlea: Guy Edmonds eta Matt Zeremes

Ilustratzailea: Jake A. Minton

Itzultzailea: Aitor Arana

Argitaletxea: Mezulari

Urtea: 2023

Bilduma: Zonbien egunerokoak, 1

Orri kopurua: 256

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Narrazioa eguneroko formatuan idatzita dago. Laurogeigarren hamarkadako pelikulen izenburuekin hitz jokoak eginez, eta egoera surrealistak sortuz tonu umoretsua eman nahi izan zaio kontakizunari.

Jimmy, bere amak animatuta, eguneroko bat idazten hasi da, bere film-ideia apartak idatzita utzi eta ez ahazteko. Hirikaskar hirian bizi da, eta bi lagun min ditu, Daisy, gazta-bolak maite dituen neska azkarra, eta Hooey, gurpil-aulkirik mundialena daukan mutila. Hirikaskarren ez da inoiz ezer berezirik gertatzen, eskolako harroputzekin dituzten ohiko liskarrez gain, helduak ondoezik sentitu eta behi zonbietan bihurtzen hasten diren arte. Jimmyk eta bere lagunek fantasiazko abentura korapilotsua biziko dute hirian zehar, behien erasoez libratu, eta irtenbide bat aurkitzeko asmoz. Bukaera irekia du liburuak eta bildumako bigarren alea irakurri beharko dugu protagonistek hondamendiaren erremedioa aurkitu ote duten jakiteko.

Komiki traza duten txuri beltzeko ilustrazioek testuak dioena irudikatu eta dinamismoa eransten dute kontakizuna arinduz.


Behien apokalipsia