Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Basati

Idazlea: Emily Hughes

Ilustratzailea: Emily Hughes

Itzultzailea: Garazi Ugalde Pikabea

Argitaletxea: 1545

Urtea: 2023

Orri kopurua: 40

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honen gai nagusia “Piztiak bizi diren lekuan” albumeko bera da. Izan ere haurrek txikitan bere baitako grinak dominatzen ikasi behar duela adierazten digute bi liburuok, etxekotu, basati izateari utzita. Eguneroko bizitzaren inguruan gaizki edo ondo dagoenari bueltatxo bat emateko aukera eskaintzen digu, beraz, guk ezarritako arauen inguruan gogoeta egitera bideratuko baikaitu.

Tonu jolastia, bihurria, tristea, baikorra du ipuinak.

Istorio honetan haur baten istorioa kontatzen zaigu, naturan pozik bizi den haurra da. Txoriek erakutsi diote hizketan, hartzek jaten, azeriek jolasten. Oso ume ausarta da, libertate hartan pozik bizi dena. Baina egun batean, bere antz handia duten animalia berriak azalduko dira basoan, eta beraien ingurunera eramango dute, etxe batera. Han umeari dena arraro egingo zaio, ez da pozik azaltzen, ez dute elkar ulertzen. Etxeko animaliekin sentitzen du nolabaiteko gertutasuna, txakurrarekin edo katuarekin. Alde egitea beste aukerarik ez zaio geldituko, basora eta zoriontasunera itzultzeko. Testua esaldi laburrez osatuta dago, ilustrazioak direlarik narrazioa kontatzen dutenak. Bien artean kontraesana ematen da orri batzuetan, eta horrek ezinezkoa egiten du testua irudi gabe ulertzea. Irudiak handiak dira, orrialde biak osorik hartuz askotan, koloretsuak eta xehetasun handikoak. Arkatzez eginak eta digitalki koloreztatuta daude.


Basati