Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Babar erregea

Idazlea: Jean de Brunhoff

Ilustratzailea: Jean de Brunhoff

Itzultzailea: Iņigo Satrustegi

Argitaletxea: Picarona

Urtea: 2023

Orri kopurua: 56

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Ipuin ilustratu honetan Babar Erregeak Urdaneta herria nola sortzen duen kontatzen da. Babar Erregearen ekimenez, elefante guztien artean eraikiko dute Urdaneta herria. Ondoren herrian nola antolatzen diren azalduko du. Baina mundu idiliko horretan ere, zoritxarreko gertakariak eman daitezkeela erakutsiko dute Amonatxoak eta Korneliusen istripuek.

Tonu baikorrean kontatzen da istorioa, ez dago gatazkarik herriaren sorkuntzan eta antolaketan.

Ilustrazioek, testuak kontatzen dutena islatzen dute, eskuz marraztuta daude eta kolore leunak erabiltzen ditu.

Liburuaren amaieran istorioarekin lotutako egia ala gezurra aukeratzeko jarduera proposatzen da.


Babar erregea