Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Azken denbora

Idazlea: Nerea Loiola Pikaza

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2023

Bilduma: Eskapu liburuak, 2

Orri kopurua: 192

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Abenturazko liburua da, eskapu liburu formatuan: kapitulu baten ondoren irakurleak zein orrialdetara joan nahi duen aukeratu behar duen horietakoa.

Ixi izeneko protagonistak eta bere lagun Kaek, auzoan bizi den emakume heldu bati etxea pintatzen lagunduko diotela hitz eman diote, uda igarotzeko sos batzuk biltzeko asmoz. Ez dakitena da emakume heldua, Agata, Erlikia Legendarioen zaindaria dela, eta denboran bidaiatzeko ahalmena duela. Agatak apropos egin du hitzordua bi lagunekin, izan ere Kaek, hackerra izanik, konturatu gabe erlikia horiek babesten dituen eremu magnetikoak desaktibatu ditu eta, gaizkileak, Bele gizonak, bere bila dabiltza, hiltzeko helburuz. Agatak bi lagunen laguntza beharko du, erlikiak alde ilunaren atzaparretatik babesteko. Agataren ahizpa Orose da gaizkileen buru, eta erlikiak bere intereserako nahi ditu. Azkenean, ibilera askoren ondoren, gaizkileak garaitu eta erlikiak salbu jartzea lortzen dute.

Liburuak ilustraziorik izan ez arren, diseinu oso zaindua du, detaile txikiekin, letra diseinu ezberdinekin, orrialdeen zenbaki eta bestelako irudi motiboekin... Horrez gain, hainbat kapituluren amaieran nora joan jakiteko, enigmak eta asmakizunak planteatzen ditu, liburuari beste pizgarri bat emanaz.


Azken denbora