Izenburua: Aurkakoak
Idazlea: Isabelle Jacqué
Ilustratzailea: Isabelle Jacqué
Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak
Argitaletxea: Ttarttalo
Urtea: 2023
Bilduma: Oinarrizko kontzeptuak
Orri kopurua: 16
Adina: 2tik gora
Laburpena:
Dibulgazio liburu honen gaia aurkakotasunean ikasten diren kontzeptu abstraktuak dira. Zehazki, kanpoan/barruan, handia/txikia, gainean/azpian, aurrean/atzean, motela/azkarra, luzea/motza eta asko/gutxi kontzeptu abstraktuak aipatzen dira bertan, bai eta esna/lo ere. Kontzeptu bakoitza eta haren aurkakoa orrialde banatan ageri dira, ezker-eskuin, eta hiru modutara adierazita dago bakoitza: idatziz, adierazpen grafiko sinple batez eta ilustrazioz.
Ilustrazio guztietan kontzeptuak animalien bitartez adierazi dira. Koloretsuak dira eta haur txikienek erraz identifikatzeko moduko egoerak adierazten dituzte.
Kontzeptu-multzo bakoitzarekin batera erronka bat luzatzen zaio irakurleari.