Izenburua: Anna Kopek eta erreginaren edabea
Idazlea: Haritz Larrageta
Ilustratzailea: Maëla Cosson eta Marko Armspach
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2023
Bilduma: Anna Kopek, 2
Orri kopurua: 120
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Bildumako bigaren abentura honetan Uxue eta Jokin Parisetik Egiptora doaz, bere amarekin, honek Afrikako Kopako futbol txapelketa dela eta, bertan lan egin behar duelako kazetari bezala. Pariseko aireportuan aurretik, Moskun ezagutu zuten Svet taldeko kide batekin topatzen dira. Honek, El Kairon beste misio baterako euren laguntza behar dutela jakinarazi, eta bertan, Nadia izeneko batekin harremanetan jartzeko eskatzen die. Hala, Egiptoko Tiy erreginaren historia eta kondairaren parte den edabe magiko bat eskuratzea izango dute helburu, Nadia lagun dutelarik.
Istorioa modu sinplean idatzita dago, esaldi laburrekin, elkarrizketa askorekin eta hizkuntza errazean.
Aipatzekoak dira liburuaren kalitatezko tapa gogorra, eta orri sendoak.
Ilustrazioak koloretsuak dira, eta Egiptoko testuingurua adierazten dute, desertuko koloreekin, hieroglifikoekin. Ez dira ezinbestekoak istorioa ulertzeko.