Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Anker

Idazlea: Gregorio Muro Harriet

Ilustratzailea: Alex Macho eta Garluk Aguirre (Kolorea)

Argitaletxea: Harriet

Urtea: 2023

Orri kopurua: 112

Adina: 14tik gora


Laburpena:

Suspensezko eta akziozko komiki odoltsu bat dugu hau. Gai nagusiak justizia eta mendekua dira, eta sakonean ekologismoaz ari zaigu, basoen eta animalien zaintzaz. Tigre siberiarrak ordezkatzen du basoaren zaintza, eta gupida gabe ekingo du egurgintzaren negozioarekiko alde zein kontra kokatzen diren gizakien aurka.

Tamaina handiko komikia da, kartoi gogorrez osatutako liburu sendoa. Paisaia oro har txuri-beltza da, elurrezko paisaia da nagusi, eta gizakien arropa koloretsuekin kontrastea egiten du. Pertsonen ahoko lurrunak eta haien jantzi lodiek Siberiako hotza irudikatzen laguntzen dute.

Ilustrazioak mugimendu handikoak dira, eta suspense ukitua emateko komikiari, biñeta askotan pertsonen aurpegien planoak ageri dira, emozio intentsuak ageriz. Horrez gain, xehetasuna ageri duten biñeta txikiak gainjartzen zaizkio narrazioari. Ekintza askoko sekuentzietan elkarrizketa gutxi ageri dira, bai ordea, onomatopeiak. Biñeten konposizioa orrialde bakoitzean oso ezberdina da.


Prentsako aipamenak:

Xabier Etxanizen kritika Argian


Anker