Izenburua: Animalien kumeak
Idazlea: Isabelle Jacqué
Ilustratzailea: Isabelle Jacqué
Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak
Argitaletxea: Ttarttalo
Urtea: 2023
Bilduma: Oinarrizko kontzeptuak
Orri kopurua: 16
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Izenburuak dioen bezala animalien hainbat oinarrizko jakingai ikasteko liburua da.
Kartoi gogorreko 16 orrialdeetan zehar, orrialde bikoitzetako sekuentzietan, eta tonu didaktikoan, hainbat animalia kumeen izenak, bizitokiak, ohiturak, azal motak eta koloreak erakusten dira, eta baita “barruan”, “kanpoan”, “atzean”… bezalako orientazio kontzeptuak ere. Informazio soila ematen duten sekuentziak eta elkarrekintza bilatzen dutenak txandakatzen dira, horrela, hainbatetan animaliak zenbatu, ezkutatutakoak aurkitu, eta ezagutzak aplikatu behar dira.
Hondo zuriaren gainean marraztutako irudiak kolore bizikoak dira, eta trazu sinple eta garbiekin eginak daude.
Tipografiari dagokionez, inprentako letra lodia eta letra xehe lotua erabili dira.