Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Amaren bidaia

Idazlea: Mariana Ruiz Johnson

Ilustratzailea: Mariana Ruiz Johnson

Itzultzailea: Eva Linazasoro

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2023

Bilduma: Amets egiteko liburuak

Orri kopurua: 26

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honetan haur irakurleari eskaintzen zaio eredu bat helduarengandiko banaketa osasuntsua ahalbideratzen duena. Lehenengo pertsonan idatzita dauden esaldi laburrek protagonistaren amarik gabeko egunerokoaren eta sentsazioen berri ematen digute.

Lan kontuengatik egun batzuk etxetik kanpora joan behar du elefante txikiaren amak. Ama maleta prestatzen hasten denetik aita-semeek aireportuan agurtzen duten arteko prozesua, etxean aitarekin ama gabe ondorengo egunetan gertatzen denaren kronika eta amaren itzulera deskribatzen zaizkigu album ilustratu honetan.

Tonu leunean margotutako ilustrazio xamurrek protagonistak prozesuan zehar bizi duen garapenaren berri ematen digute testuaren informazioa osatuz.


Amaren bidaia