Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Aitona Floren

Idazlea: Karmele Mitxelena

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2024

Bilduma: Xaguxar, 251

Orri kopurua: 64

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Nobelatxo arina da, hamabi kapitulu motzetan banatuta. Gai hunkigarria proposatzen dio irakurleari, heriotza, eta tonu intimoa darabil kontakizuna garatzeko. Bat-bateko heriotzaren aurrean protagonistak lehen ordu eta egunetan dituen pentsamendu eta emozioak erakusten zaizkigu. Protagonista da narratzailea, eta liburu osoan aitonarekin hizketan ari da, aitonari kontatzen dio burutik eta bihotzetik pasatzen zaion dena.

Istorioa honela hasten da: Danel eskolako atean dago, aitona bere bila noiz iritsiko zain. Haserre dago, oso, aitonarekin, justu urteko egunik hotzenean berandutu delako. Bere buruarekin hizketan ari da, aitonari esango lizkiokeen denak pentsatzen. Azkenean, etxerako bidea bakarrik abiatzen du, eta iristear dela esaten diote aitona anbulantzia batek eraman duela ospitalera. Aitona hil egin da, eta hurrengo egunetako bizipenen kontakizuna egiten du Danelek.

Jokin Mitxelenaren irudiz lagunduta dago kontakizuna, bere estiloan. Arnasa ematen diote irakurraldiari, atsedenerako tartea uzten dute. Detailez eta kolorez betetako irudiak dira, eta batzuetan zirriborratuta daudela dirudien arren, egiaz xehetasunez betetako ilustrazioak dira.


Aitona Floren