Izenburua: Afaltzera etorri zen tigrea
Idazlea: Steve Smallman
Ilustratzailea: Joelle Dreidemy
Itzultzailea: Jone Hualde
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2023
Orri kopurua: 28
Adina: 4tik gora
Laburpena:
“Afaltzera etorri zen arkumetxoa” izeneko liburuarekin hasitako sagaren laugarren album ilustratua da. Adiskidetasuna eta onberatasuna dira gai nagusiak; alegia, gainerakoekin atseginak, maitekorrak eta ulerkorrak izatearen garrantzia, nahiz eta desberdinak izan. Kasu honetan, itxura onarekin ez genukeela larregi fidatu behar ere aditzera ematen da.
Oraingoan Tortilla krokodiloak tigre kume bat erreskatatzen du errekatik. Otsok irizten dio errekaz bestalde tigre-familia zain izango duela, eta itzultzen laguntzea erabakitzen du. Honela, tigretxoaren familiaren bila abiatzen dira. Bidean tigre txikia itxuraz maitagarria da gainerako guztiekin, Erregosirekin bereziki, baina Tortilla ez da berarekin fidatzen. Hurrengo egunean tigre txikiaren etxolara heltzen dira. Honek, maltzurki, makila bat ibaira botatzen du Tortilla harrapatzera joan dadin, eta ur-jauziaren beste aldean desager dadin. Eta, jarraian, tigre txikiak bere gurasoei deitzen die afaria ekarri diela oihukatuz. Etxolatik bi tigre goseti ateratzen dira, baina Otso eta Erregosiren gainera jauzi egitera doazen momentuan, Tortilla errekatik itzultzen da eta tigreak beldurtzen ditu.
Ilustrazioak koloretsuak dira. Batzuek orrialde bi hartzen dituzte eta beste sekuentzia batzuk, bineta forman azaltzen dira.
Imanol Merceroren kritika Berrian