Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: 24 ordu oihanean

Idazlea: Lan Cook

Ilustratzailea: Stacey Thomas

Itzultzailea: Unai Brea

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2023

Orri kopurua: 66

Adina: 8tik gora


Laburpena:

“24 ordu” bildumako titulu berri hau, aurrekoak bezala, jakintza komikia da. Kasu honetan jakin-gaia oihana da, Borneo uharteko oihana zehazki.

Ikertzaile talde batek gidatzen du kontaketa. Goizeko 6:00etan jaikita hurrengo eguneko 5:00ak bitartean egiten dutena ezagutzeko aukera eskaintzen zaigu.

Espezialitate ezberdinez osaturiko ikertzaile talde honek anitz lan burutzen ditu: entomologoak intsektuak aztertzen ditu, zuhaitz landaketaren arduraduna dago, txorien kontserbazio-taldeko arduraduna eta botanikaria ere bai... Eta egun oso batean zehar taldea hainbat lanetan ikusiko dugu.

Bitxikeria eta informazio ugari eskaintzen dira, narrazio orokorretik aparte, horretarako bereziki eskainitako orrialde osoetan: Oihanean ezinbestekoak direnak, intsektuei buruzko gida, Borneoko pantera lainotsuaren informazio orria, edota kakalardo pilotagilearen gida besteak beste.

Testua arina da eta informazio ugari ilustrazioen bitartez jasotzen da. Bineta irekiak eta itxiak erabili dira, kanpo eta barne binetak ere bai, irakurketa arintzeko eta freskotasuna emateko.

Bestalde, onomatopeia ugari daude, irakurlea oihaneko soinuak “zuzenean” entzutera jarriz.

Kolore biziek oihan giroa oso ondo irudikatzen dute.


24 ordu oihanean