Izenburua: 24 ordu espazioan
Idazlea: Rob Lloyd Jones
Ilustratzailea: Laurent Kling
Itzultzailea: Unai Brea
Argitaletxea: Ttarttalo
Urtea: 2023
Orri kopurua: 68
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Nazioarteko Espazio Estazioari buruzko jakintza komikia da. Testuak zein ilustrazioek tonu informala dute, lagunkoia.
Becky astronautaren eskutik, Nazioarteko Espazio Estazioan egun oso bat nolakoa den ikusteko aukera du irakurleak: nazioartekotasuna zertan den ezagutu, estazioaren funtzionamenduaren inguruko informazioa, astronauten eguneroko errutinak (loa, higienea, elikadura...), espazioan egiten diren esperimentuak eta horien aplikazioak, estaziora sartu-irtenak egiteko prozedurak...
Testu arina du eta ilustrazioen bitartez honen informazio osagarria jasotzen da. Komikien egituraz baliatu dira kontakizunari arintasuna eta freskotasuna emateko (bineta irekiak eta itxiak, kanpo eta barne binetak...).
Imanol Merceroren kritika Berrian