Izenburua: Zozo ergelak eta azeri gaiztoa
Idazlea: Jesus Mari (Txiliku) Olaizola Lazkano
Ilustratzailea: Enrique Morente
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2022
Bilduma: Kuku, 63
Orri kopurua: 44
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Ahozko-tradiziotik jasotako bi ipuin elkarturik osatu da narrazio labur hau. Juan Kruz Igerabidek “Euskal Herrietako Ipuinak” liburuko atarikoan dioen bezala “Ipuinak munduan bizi dira, herrialde batetik bestera mugituz, hizkuntza batetik bestera eraldatuz, laburtuz, luzatuz, beste ipuin batzuekin nahasiz”, halaxe gertatzen da liburu honetako bi kontakizunekin. Txilikuk dio erabili duen lehenengo ipuina “El Alcaraván y la zorra” dela, gurean “Errotariaren txakurra eta txoria” ezagunaren aldaera dirudiena; eta bigarrena “Azeria eta Elurra” edota beste batzuetan “Elur-malutak” bezala ere jasoa izan dena.
Ilustrazioak testuak esandakoa errepikatzera mugatzen dira, dekorazioa funtsa dute batipat eta liburua bera arintzeko erabiliak dira.