Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Zorri zoragarriak

Idazlea: Uxue Alberdi

Ilustratzailea: Ainara Azpiazu Aduriz

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2022

Orri kopurua: 36

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Zorriei buruz hitz egiten du ipuin honek, testu errimatu eta jolastiz.

Xixili eta bere laguntxo bitxiak ezagutuko ditugu, Xixiliren buru marroi-gorriak elikatzen dituen adin, itxura, lanbide eta jatorri ugariko zorriak. Odol gozoaren trukean, ipuinak kontatzen diotenak ilunpean. Eskolan KONTUZ, ZORRIAK! papera jasotzen duenean, ordea, arriskua ikusita ihes egin beharko dute azkar maizter txikiek, Xixili ipuinik gabe triste eta bakarrik utzita. Amaren sorbaldan babesa bilatuko du, eta sorpresa! Hara non eta amaren adatsean aurkituko ditu berriz onik zorriak!

Kontsonante txistukariez baliatzen da idazlea testuari errima eta erritmo kantari eta jolastia emateko. Ilustratzaileak bere aldetik tonu goxoa eransten dio kontakizunari eta Xixiliren irudimerako ateak irekitzen dizkio irakurleari, zorrien unibertso gizatiarra irudikatuz.


Zorri zoragarriak