Izenburua:
Zirku Izugarria
Idazlea:
Karlos Santisteban Zimarro
Ilustratzailea:
Inma Mendiola Gardoki
Argitaletxea:
Ibaizabal
Urtea:
2001
Bilduma:
Gaztaro
Orri kopurua:
136
Laburpena:
Udako oporrak amaitutakoan neska-mutilek ikasturte berriari ekin diote eta ikastolan hainbat aldaketa izan dituzte, baina guztietatik handiena irakaslearena izan da, andereņoaren ordez oraingoan maisua tokatu zaielako. Nor eta gogorrena omen dena gainera! Iņaki Malaxetxeberria izena duen arren ikastolan Iņaki Malaletxe esaten diote. Baina, berehala, maisu berria ez dela esaten duten bezalakoa konturatu dira. Hain zuzen ere, biharamunean nora eta zirkura joango direla esan die: Zirku Izugarrira!
Prentsako aipamenak:
- Amagoia Iban, Egunkaria 2001eko urriaren 6a, Begia gehigarrian. Iratik eta Ikerrek, haur askok bezala, zirkua maite dute. Horregatik, ikasturte berria hasi orduko Malatetxe irakasleak Zirku Izugarrira eramango dituela esan dienean, zeharo poztu dira, gelakide guztiak bezalaxe. Zirkura joan baino lehen, ordea, etxeko lanak egin beharko dituzte. Zeintzuk diren etxeko lanak? Zirkuaren inguruko ahalik eta informazio gehien bildu eta ikaskideei azaltzea. Egia esan, lanok egitea zeharo lagungarri gertatuko zaizkie bi protagonistei, Zirku Izugarrian biziko dituzten abentura beldurgarriak gainditzen lagunduko baitiete.
Eta bai, abentura beldurgarriak bizi dituzte Iratik eta Ikerrek Zirku Izugarria honetan. Zirku hori halakoxea baita: izugarria. Protagonistak, berriz, umoretsuak eta ausartak. Atalez atal, higuina eta izua sortzen dizkieten egoeretan aurkitzen dira protagonistak eta, guztiak gainditzeko, euren jakituria eta umorea erabili behar dituzte.
Zirkuaren irudi idilikoa apurtzen du Karlos Santistebanek liburu honetan, erritmo bizian harilkatutako pasarteen bitartez ikuskizun horren historia gogoraraziz eta, aldi berean, zirku mota asko dagoela nabarmenduz. Kaligularen eta Buffalo Billen zirkuen ankerkeriatik hasi eta zirku huts bilakatua den politikoen bilkura baterainoko bide luzea egingo dute protagonistek esaterako.
Ironia, jakituria eta umorea proposatzen ditu Santistebanek izua gainditzeko tresnatzat, egoerarik magikoenak ere izuaren aurpegia ezkuta dezakeela joko magiko etengabe baten bitartez nabarmenduz. Istorio izugarriak eta umorea maite dituzten irakurle gaztetxoenek ondo pasatuko dute liburuarekin.