Izenburua: Zine-antzerkiak
Idazlea: Montxo Iturbide
Ilustratzailea: Jon Zabaleta
Itzultzailea: Mitxel Murua
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2003
Bilduma: Xaguxar
Orri kopurua: 100
Laburpena:
Lau antzerki laburrek osatzen dute liburu hau. Antzerki bizi-biziak, umore eta ironia finekoak guztiak ere, irakurtzeko nahiz antzezteko oso atseginak. Antzerki gehienak lotura estua dute zinemarekin. Hala, antzezleak pantailatik erortzen direla ikusiko dugu batean. Edo naufrago batzuk film bat egiten ari diren uharte bakarti batera heltzen direla beste batean. Edo ikusle gazte batzuk pantailara sartzen direla urrutiko aginte magiko baten bitartez. Tartean, zoologiko batean, tximinoekin identifikatzen den gizon xelebre bat ere ezagutuko dugu. Antzerkiak dibertzitzea omen du helburu nagusia; kasu honetan, ziurtatua dago hori.