Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Zestoako loroa: Loro bihurri bat tren geltokian

Idazlea: Iñaki Zubeldia Otegi

Ilustratzailea: Estibalitz Jalón Martínez

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2016

Bilduma: Auskalo, 50

Orri kopurua: 52

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Egiazko gertakarietan oinarritutako ipuin errealista honek kontatzen du Pepe loroa nola iritsi den Zestoako tren geltokian bizitzera eta behin han, zer bizipen izaten dituen.

Zestoako geltokiko hotelean bizi izan zen Pepe loroa. Pertsonen soinuak, txistuak eta hotsak imitatzeko erraztasun handia zuen, eta horrek pasadizo barregarriak sortarazten zituen herrian. Baina treneko txilibitu hotsa imitatzeko gaitasuna izanik ere, behin, txistu egin eta trena martxan jarri zen ia ia bi trenen arteko istripua sortaraziz. Geltokiko arduradunaren errua, loroarena edota makinistena izan ote zen argitzeko epaiketa eta guzti egin zuten.

Ilustrazioak narrazioko deskribapenen isla dira, tonuarekin eta gaiarekin bat etorriz. Errealistak dira, kolore apalak dituzte eta tarteka badaude ere, badaudenean orrialde osoa betetzen dute.


Zestoako loroa: Loro bihurri bat tren geltokian