Izenburua: Zerak
Idazlea: Yolanda Arrieta Malaxetxebarria
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2021
Orri kopurua: 132
Adina: 12tik gora
Laburpena:
Alixi sentiberatasun handiko nerabea da. Axi deitzen diote denek eta idatziz kontatzen du eguneroko bizitzan azaldu ezin duena: zera hitzaren bidez adierazten ditu galerak, lorpenak, halabeharraren ondorioak… Lehen pertsona darabil eta literaturamoldeak nahasten ditu, motzean jokatuz: ipuina, mikroipuina, poesia narratiboa, narrazio poetikoa, dramatizazio-olerkia, hausnarketa, elkarrizketa… Pieza solte gisa funtzionatu arren, piezen arteko loturak atzeman daitezke haien artean; hasieratik bukaerara arteko garapena, protagonista nerabearengan. Idazketari gorazarre egiten dio liburuak: sormenak eta fikzioak zenbat lagun dezaketen norbera eta ingurua ulertzeko orduan. Liburuaren azalak eta barruko piktogramek testuen barneko hariari jarraitzen diote.
Imanol Merceroren kritika Berrian
Yolanda Arrietari elkarrizketa, Nerea Azurmendi, Diario Vasco