Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Zer du aitonak?

Idazlea: Juan Luis Mugertza Unanue

Ilustratzailea: Txema Belasko

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2010

Bilduma: Gaztetxo!

Orri kopurua: 83

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Eleberri honetan, gaztetxo batek bere aitonaren gainbehera kontatzen digu, batzuetan umorez, beste batzuetan tristuraz.

Aitona ospitalean ebakuntza bat egiteko zain dagoenean hasten da kontakizuna. Ospitaleko egoera, aitonaren bizimodua eta haren hartu emanak izango ditu abiapuntua eta bere biografiaren berri emango digu orrialdez orrialde. Zahar egoitzara eraman zutenetik aurrera, aitona eta bera bezala, bertan zahartzen ari diren pertsonen bizimodua nolakoa den kontatzen digu. Zahartzaroak ume bihurtzen gaituela eta, umearen perspektiba ikusten dugu eleberri honetan.

Aldian behin, ilustrazioak agertzen dira, zuri-beltzean, testuaren lagungarri, gaiaren gordintasunari ñabardura leunak erantsiz.


Zer du aitonak?