Izenburua: Zein beste mundukoa
Idazlea: Karlos Linazasoro Izagirre
Ilustratzailea: Maite Gurrutxaga Otamendi
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2008
Bilduma: Bizi taupadak
Orri kopurua: 81
Adina: 12tik gora
Laburpena:
Haiku gisa eraturiko poema labur hauetan Linazasorok aurrez beste lan batzuetan jorratutako gaiak hurbiltzen dizkio publiko gaztetxoari: maitasuna, trena, txorimaloa, egutegiko hilabeteak… Poemen itxura xaloaren atzean, ordea, batzuetan gogoeta sakonak eta, bestetan, irudi esanguratsuak ezkutatzen dira. Eta hala ere, joko gisa planteatu daitezkeen poemak ere badira haiku hauek. Hain zuzen, Juan Kruz Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala, “Liburu honek badu jolasetik eta maitasunetik: alde batetik, Karlosen maitasun-poetika zabalarekin lotuta dago, eta beraren gogoeta-bideekin (…); bestetik, haur-poesia jolastiarekin”. Maite Gurrutxagaren ilustrazio nahiko minimalistek, aldiz, haikuen atzean ezkutatzen diren irudiei laguntza sotila eskaintzen die, irudi zehatzak poema jakinekin elkartuz.