Izenburua: Zebra efektua
Idazlea: Harkaitz Cano Jauregi
Ilustratzailea: Iņaki Holgado
Argitaletxea: Ikastolen Elkartea
Urtea: 2013
Orri kopurua: 48
Laburpena:
Soldatapeko bi hiltzaile "enkargu" bat burutzear dira AEBetako New Orleans sargori eta umelean. Metamorfosi batek, baina, ezusteko gertaeren kateaketa bat ekarriko du.
Giza-otsoa bezalako mito klasikoak literatura beltzarekin edo Quentin Tarantinoren zinemarekin elkartzen diren bidegurutzean kokatzen da komiki hau. Baina hori baino askoz gehiago ere bada: esklabotzarekin lotutako hari korapilatsu bezain sotilak -gaurdaino iristen direnak- agerian uzten dituen istorioa.
Jar zaitez protagonisten larruan: nola jokatuko zenuke zuk ustekabean zeure azalaren kolorea aldatuko balitz?