Izenburua: Zazpi pertsonaia istorio bila
Idazlea: Yolanda Arrieta Malaxetxebarria
Ilustratzailea: Aitziber Alonso Pikabea
Argitaletxea: Aizkorri
Urtea: 2008
Bilduma: Fantasia
Orri kopurua: 55
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Tonu alaian idatzitako ipuin labur honetan, jolasaren bidez, ideiak eta hizkuntza bera ere dantzan agertzen dira. Amaia Jonen arreba txikia da. Baina bere jostailuekin nahikoa ez eta Jonen ikas mahaira hurbiltzen da: arkatz potoan lagun zoragarriak aurkitzen ditu.
Lagunartea, konplizitatea, inbidia eta harrotasuna bezalako sentimenduei tarte eginez, kontaerak bizitasuna lortzen du hainbat hitzekin jolasterakoan, baita errepikapenak eta koplatxoak agertzerakoan ere. Hautazko bukaerak, bestetik, ipuina jarraitzeko hiru modu eskaintzen ditu.
Ilustrazioek egoki adierazten dute tresnek hartzen duten bizia. Kolore biziak erabili ditu ilustratzaileak, istorioaren protagonistak alai bezain bihurri marraztuz.