Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Zauri ezkutuak: bullyng-a eskolan

Idazlea: Fernando Morillo Grande

Argitaletxea: Gaumin

Urtea: 2015

Bilduma: Bizigai

Orri kopurua: 144

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Iriak 15 urte ditu. Lehen eskola eguna du ikastetxe berri batean eta urduri dago, nahiz eta egoera berria ez izan beretzat, hirugarren ikastetxea baitu hau. Bestalde, Unax, aurpegian orban handi bat duen mutila ere hasiberria da. Ez batak ez besteak, ez dute nabarmen gelditu nahi baina ez da erreza izango, eskolan sartu bezain laster irakasle bat jipoitu egingo dute eta. Gainera, Nora eta Martxel anai-arreben gaiztakerien helburu bihurtuko dira biak. Eta gainera, irakasleen artean ez dira ados jartzen egoera hauen aurrean hartu beharreko jokabidean.

Liburua errez irakurtzen dela iruditu zait eta gazteen gustukoa izan daitekeela, erritmo bizia baitu eta baita intriga pixka bat ere. Baina gai nagusiari dagokionez, bulling-a iruditzen zait ez dagoela batere ondo adierazia, eta pertsonaiak ere ez direla oso sinesgarriak. Ez dakigu gehiegi beraiei buruz. Gainetik deskribatzen dizkigu. Ematen du beste eskoletan ez direla ondo moldatu; baina gero eskola honetan oso ausartak dira, oso garbi dute egin beharrekoa duten adinerako eta aurkitzen duten egoerarako. Ez du ematen inolako eskoletan arazorik izango dutenik. Eta atentzioa eman didana da irakasleak egiten ausartzen ez direna ikasleak egitera ausartuko direla, dena oso erraz bezala. Eta guzti hau ezagutzen ez duten leku batean eta jende batekin. Ez dakit hori oso sinesgarria den. Baina entretenigarria denik ezin ukatu. Irakurgarria dela esango nuke.


Zauri ezkutuak: bullyng-a eskolan