Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Zatoz nirekin Santiago de Compostelara

Idazlea: Joxemari Iturralde

Ilustratzailea: Amaia Ballesteros

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2017

Bilduma: Ekin; 45

Orri kopurua: 285

Adina: 14tik gora


Laburpena:

Santiago izeneko mutil gaztea bolada txar edo nahasi bat batean dago: gurasoak dibortziatu egin dira, eta giro txarra dago etxean; neska lagunarekin harremana nahasi egin da, eta tarte batez uztea erabaki dute.

Denbora behar du, bere burua lasaitu eta argitzeko. Horregatik, Done Jakue bidea egitea erabakitzen du. Oinez 800 kilometroko bidea egitea aukera paregabea da.

Orreagatik Santiagoraino jende askorekin topatuko da. Herrialde, adin eta pentsamolde desberdineko hainbat lagun ezagutuko ditu. Denetik aurkituko du: jende alaia, adeitsua, umoretsua, zein maltzurra eta iruzurtia.

Liburuan bertan ere aipatzen den Mila eta bat gau liburuan bezala, makina bat bitxikeria eta istorio entzungo ditu. Eta bideak aurrera egin ahala, bizipen guztien ondorioz, bidaiaren bukaeran bestelako egoera eta erronkak izango ditu.


Zatoz nirekin Santiago de Compostelara