Izenburua: Zarata Do Maiorrean
Idazlea: Iban Barrenetxea Bahamonde
Ilustratzailea: Iban Barrenetxea Bahamonde
Argitaletxea: Ikaselkar
Urtea: 2022
Orri kopurua: 36
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Istorioak garai viktoriarrera garamatza, musika klasikoko saio batera. Protagonistak zintzo itxurako bi anai-arreba dira, etxean daudenak, bata pianoa jotzen, bestea biolina jotzen, dueto bat, agidanez. Hasieran, bi haurrak gustura ari dira pieza jotzen bakoitza bere partiturari begira. Halako batean, pianistak erritmoa bizkortzea erabakitzen du, baina biolinak ez du erritmo hori segi nahi, nahiago du lehengo erritmoan aritu. Liskarra sortzen da, eztanda egin arte. Amaieran, protagonistak egoeraz jabetzen dira eta adiskidetu egiten dira.
Testurik ez dago, musikarekin lotutako esapide solteak baino ez, eta istorioak aurrera egin ahala, erritmoa ere bizkortzen doa. Ilustrazioa, berriz, xehetasunez betea da, kolore apalez margotua, eta pentagramak collage baten antzera txertatzen dira.
Akzio nagusia bi protagonistena izan arren, ilustrazioetan haien ingurunea aldatzen ikusten dugu ere istorioak aurrera egin ahala.